top of page
ChatterboxKidz-ancho.jpg

Chatterbox KIDZ

Ingelesa 2 eta 6 urte bitarteko umeentzat

2018 geroztik, beren-beregi haurrei (2 urtetik aurrera)

ingelesa irakasteko atal berri bat dauka Chatterbox akademiak:

KIDZ.

Niños superhéroes

Metodoa:

Haurrek den-dena eta inguruan dutena berenganatzen duten garaian, joko sinbolikoak, marrazkiak, jarrerak eta hizkuntza imitatzen dituzte. Hortaz, txikienen gaitasun kognitibo zoragarriak aprobetxatu, eta CHATTERBOX KIDZeko irakasle natiboek haurrei aukera ematen diete askotariko jarduera didaktiko eta dibertigarrien bitartez pixkanaka-pixkanaka hizkuntza barneratzen joateko. Gainera, oso kontuan izaten dute haurren kontzentrazioak, batez beste, ez duela 20 minutu baino gehiago irauten. Haurrek konturatu gabe ikasten dituzte hizkuntzaren oinarriak, haien adinaren arabera egokitutako materialekin, hala nola liburuak, jokoak eta ikus-entzunezko materialak, baina, betiere, ingelesa gorroto izan gabe.

Niños con capas

Zenbait datu praktiko:

  • Tituludun irakasle natiboak, ume txikiekin esperientzia dutenak

  • Laguntzaile bat irakasleari babesa emateko, hala badagokio

  • Askotariko material didaktiko egokitua

  • Lana hainbat argitaletxerekin eta material propioarekin

  • Talde txikiak (gehienez ere 9 lagunekoak)

  • Astean ordubete edo bi ordu

  • Derrigorrezkoa: ondo pasatzea eta dibertitzea

bottom of page